Saiatu proiektuaren barnean, sentsorei buruzko kurtso bat eskaini da, Urban Intelligent enpresaren eskutik. Enpresa honek kurtsoa egin duten ikasleei sentsoreen instalazio-lan, mantentze-lan, eta lortutako informazioa ebaluatzeko proiektuetan parte hartzeko aukera emango die. Hemen aurkezten dizkizuegu sentsoreen inguruan prestatu ditugun hiru trebakuntza-bideo, Urban Intelligent-eko gerentea den Amador Meleroren laguntzarekin. Bideo bakoitzak gai desberdin bat jorratzen du: sentsoreak zer diren eta dauden mota desberdinak aurkeztuz, sektore hau zergatik dagoen indarrean azalduz (kotxeetan, etxeetan eta hirietan ematen diren aplikazioekin), eta Gipuzkoako industria sektoreko enpresa batean aurrera eramaten ari den kasu praktikoan sakonduz.
“Gizarte berrikuntza lehenengo pertsonan” Jardunaldia
Joan den martxoaren 7an Miramar Jauregian (Donostian) “Gizarte berrikuntza lehenengo pertsonan” jardunaldia burutu zen, Saiatu programak antolatuta. Bertara gerturatu ziren pertsonek programa ezagutu ahal izan zuten, eta honen helburuak eta orain arte lortutako emaitzak ikusi, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Fondo Empleo-ko eta Denokinn-eko ordezkarien parte-hartzeari esker.
Tony Blairen ex-aholkularia eta gizarte berrikuntzan aditua den Charles Leabeater-ek gizarte zerbitzuak finantzatzeko sortzen ari diren eredu berrien inguruko hitzaldia eskaini zuen, eta Saiaturi esker sortu diren lau enpresa-ekimen aurkeztu ziren: elikadura produktuak banatzen dituen enpresa (Grupo Urola XXI), sensoreak instalatzen dituen enpresa (Urban Intelligent), zainketa aringarriak eskaini nahi dituen programa bat, eta ondare historiko eta kulturalaren ustiapenerako programa bat.
Hemen aurkezten dizuegun bideoak jardunaldiaren momenturik interesgarrienak jasotzen ditu.
12. Kurtsoa: Ondare historikoa
Hemen aurkezten dizuegu Saiatu programaren barruan Ondare historiko eta kulturalari buruz eskaini den kurtsoari dagokion bideoa. Ikasleek, lanbide desberdinetatik etorritakoak (arkitektura, arkeologia, antropologia, empresaritza, gizarte-zientziak, komunikazioa…) ondareak gizartearentzat duen balioa edo ekonomia eta ondarea bezalako gaien inguruan trebakuntza teoriko basikoa jaso dute, eta ondarearekin lotutako gai bati buruzko proiektu pertsonala burutu dute. Kurtsoan bai klase teorikoak bai banakako lan gidaturako orduak egon dira.
Limpiezas LIE enpresa
Bideo honetan Errenteriako Limpiezas LIE enpresa aurkezten dizuegu. Enpresa Saiatuk eskainitako trebakuntza eta aholkularitzari esker sortu da, zehazki, Garbiketa industrialari buruzko kurtsoaren ondorioz.
Isabelek eta Esperanzak zergatik ekin zuten, nola joan diren bezeroak aurkitzen, zein zailtasunei aurre egin behar izan dieten, eta zeintzuk diren norberaren enpresan lan egitearen abantailak azaltzen dute bideoan.
11. Kurtsoa: Instituzioetan eskaintzen den laguntza psiko-soziala, gertuko arreta eta komunikazioa
Hemen aurkezten dizuegu instituzioetan eskaintzen den laguntza psiko-soziala, gertuko arreta eta komunikazioari buruzko kurtsoa. Bideoan argi geratzen denez, taldea oso parte-hartzailea izan da, eta erabiltzaileekin psiko-motrizitatea, komunikazioa, koordinazioa, pertsonen arteko arremana eta beste konpetentzia asko lantzeko dinamika desberdinak nola aurkeztu eta gidatu ikasi dute… eta gainera, giro ona nola sortu.
Saiatu trebakuntza: zainketa aringarriak
Saiatu proiektuaren barnean, zainketa aringarrien inguruko ikastaroa eskaini da. Gainera, esperientzia honetatik, bederatzi profesionalek (auxiliarrek eta erizaintza eta medikuntzaren profesionalek) osatutako lan-taldea osatu ahal izan da. Taldeak gizarteak behar duen zerbitzua eskaini nahi du, bai zentroetan bai etxeetan. Hemen aurkezten dizkizuegu zainketa aringarrien inguruko hiru trebakuntza-bideo, lan-talde honi esker prestatu ahal izan ditugunak. Bideo bakoitzak gai desberdin bat jorratzen du, zainketa aringarriak zer diren azalduz, gure gizartean ematen diren beharrak aurkeztuz, eta garrantzia handia duen gai batean, komunikazioan, sakonduz.
10. Kurtsoa: Arropa garbiketa, lisaketa eta konponketa
Hau da arropa garbiketa, lisaketa eta konponketaren inguruko kurtsoari dagokion bideoa. Bideoan ikusi ahal duzuenez, kurtsoa oso zabala izan da, eta partehartzaileek lan hauek guztiak aurrera eraman ahal izateko gaitasunak lortu dituzte, ostatuetan arropa zuria nola kudeatzen den ikasteaz gain. Kurtsoa, gehienbat, hotelen sektoreari begira planteatu denez, oso interesgarria izan da Irungo Urdanibia hotelan praktikak egin ahal izatea. Horretaz gain, Fondo Formación Euskadik Errenterian duen eraikinean makinaz josten ikasteko tailer bat antolatu da, eta eskuz josten ikasteko beste bat.
9. Kurtsoa: Pisuetako prozeduren kontrola
Pisuetako prozeduren kontrolari buruzko kurtsoaren parte-hartzaileek lan hau zuzenean ezagutzeko aukera izan dute Londreseko hotelari egindako bisita bati esker. Bisita honetan zehar aurkezten dizuegun bideoa grabatu zen. Ikasleek hotelaren instalazioak bisitatu zituzten bertako gobernantarekin, Nuriarekin, batera; pisuko gelazainen lana errazteko erabiltzen den dokumentazioa ikusi zuten eta gobernantaren gestioa ezagutu zuten; gela bat bezero bati eman baino lehen garbitu eta aztertzeko zein pauso jarraitzen diren ikusi zuten; eta pisuko gelazainaren betebehar eta arduren inguruko galdera praktiko askori erantzun eman ahal izan zioten, eta gehienbat gobernantaren postuaren inguruko galderei.
8. Kurtsoa: Instituzioetan eskaintzen den giza- eta osasun- arreta
Hemen aurkezten dizuegu instituzioetan eskaintzen den giza- eta osasun- arretari buruzko kurtsoari dagokion bideoa. Bideoan ikusten denez, parte-hartzaileek pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko erabiltzen diren laguntza-material ugari eskura izan dituzte kurtsoan zehar. Gainera, suspertze-maniobra nola egiten den ikasi dute, eta baita nola lagundu behar zaion itotzen ari den pertsona bati.
7. Kurtsoa: Institzuioetan eskaintzen den higiene- eta elikadura- arreta
Hemen aurkezten dizuegu instituzioetan eskaintzen den higiene- eta elikadura- arretari buruzko kurtsoari dagokion bideoa. Kurtso honetako parte-hartzaileek konpetentzia desberdin asko landu dituzte: adineko pertsona bat nola altxatu ohetik, gaixoak nola garbitu eta haien oheak aldatu, dementzia pairatzen duen pertsona bat nola inmobilizatu, tentsioa nola hartu… Ezagutza praktiko hauek guztiek geriatria laguntzaile bezala lan egiteko lagunduko diete.